2007-02-26

the apple 2. iluntasunez inguratutako bizia.

beharbada dagoeneko zuetako batzuk ikusi duzue the apple -sagarra- filma. eta beharbada momentu honetan pentsatzen ari zarete sinistezina dela nire post-ak emakumeei ematen zaien tratemenduari edota agertzen den erlijiosotasun murrizgarriari buruzko komentariotik ez egitea. bada, hain argia iruditu zitzaidan pelikularen alderdi hori ez nuela beharrezkotzat jo honen inguruan sakontzea.

egun hauetan pentsatzen ibili naiz, ordea, eta bada filmean asko aztoratu nauen pertsonai bat, bai bi ezaugarri hauengatik eta baita beste batzurengatik ere, eta hura bi neskatilen ama da. ez dakit aurretik esana dudan, baina ama itsua eta erdi gorra da. pelikula guztia alaitasun kutsurik ez duen loredun ohial batekin estalia ematen du, aurpegia ikustarazten duen inolako zirrikiturik ere utzi gabe. alabak kalera ateratzen ez uztearen arazoaren hasiera omen da amaren itsutasuna, ezin baititu neskak kontrolatu. beraz, aitak hirurak, neskatilak eta ama, etxean giltzaperatzen ditu.

historioa gogorra da hasiera-hasieratik, baina amak batez ere beldur guztiak pizten dizkit. zuzendariak azaltzen duenez (esan dut aurreko post-an agertzen diren pertsonak benetakoak direla, eta ez aktoreak), amak bere burua estali eta oso gutxi hitz egiten zuen, normalean bere senarraren hitzak baieztatzeko baino ez. aitzitik, jarraiean ahots txikian alboan zituen guztiak iraintzen zituen, bere barnerako izango balitz eta besteek entzun ezingo balute modura, murmurikatuz eta inguruan nor zuen kontutan izan gabe.

asko hunkitu nau pertsonai honen izaerak eta bere lekuan jartzeak. ezin dut imajinatu zelako iluntasunean, zelako bakardadean bizi behar zuen emakume horrek honelako gorroto bat barruan izan eta bere buruari behin eta berriro errepikatzen ibiltzeko. halaber, bere isolamenduaren islada dugu jendearen aurrean hitz hauek esatea, argi baitako ez zela gai bakarrik edo norbaitekin ote zegoendesberdintzeko. guztiz zirraragarria da pelikularen momentu batean etxetikan irten eta kalean, bakarrik, bere alabekin hitz egiten jarraitzen duenean, nahiz eta neskatilak ez dauden. zuzendariak, zorotasun hau errepresentatu nahiean, emakumea agertzen den bakoitzean ulertezina den zurrumurru bat jartzen du hondotik, guztiz gogaikarria den sentsazioa sortuz. pelikula guztiak tristeziaren aztarna txikiak islatzen baditu, amaren pertsonaiak, aldiz, bere gorputza malerusarekin estaltzen duela dirudi.

No hay comentarios: